San Millan eskolari izena aldatzeko prozesua abiatu dute

Ataria 2024ko martxoaren 13a

Ostegunean, martxoaren 14an, Argurutzeko lokalean, udaletxe parean egingo dute batzarra, 19:00etan.

Zizurkilgo Herriguneko San Millan eskolari izena aldatzeko prozesua martxan da. Zenbait guraso eta irakaslek abiatu dute prozesua eta orain arte erabakia hartzeko bilerak eta eskolako barne lanketa egiten aritu dira. Beste urrats bat eman eta lanean ari den batzordeak azalpenak emateko batzarra deitu du. Martxoaren 14an, osteguna, 19:00etan izango da Argurutzeko lokalean, udaletxe parean.

Interesa duten herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!