IX. Lanbide Heziketa Azoka 2024

«Gehien gustatu zaidana ukuiluko praktikak dira»

Ataria 2024ko martxoaren 12a

Naroa Otegi Otaño (Andoain, 2005) Nekazaritza eta Abeltzaintzako erdi mailako zikloa ari da ikasten, Fraisoro Eskola LHIIn, eta lehen mailan dago.

Zergatik aukeratu zenituen ikasketa horiek?

Txikitatik animalia artean ibili izan naiz eta asko gustatu izan zaizkit.

Lanerako zein irteera daude?

Aukera asko daude baina zehazki abeltzaintza munduko lana aukeratuko nuke. Zehatzago, ahuntz talde bat eduki eta gazta ekoiztea izango litzateke nire helburua. Gainera, haragi behiak ere edukiko nituzke.

Zer da ikasketetatik gehien gustatu zaizuna?

Niri ikasketetan gehien gustatu zaidana egiten diren praktikak dira: makinaria maneiua, baratzean lurra prestatzea… Baina bereziki gehien gustatu zaidana ukuiluko praktikak dira, animaliekin kontaktuan egoten naizelako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!