Herribiziguneko kideek jantzi dute txapela

Ataria 2024ko martxoaren 11

Txapel eguna egin zuten aurreko larunbatean Zizurkilgo Herrigunean. Afalostean jaso zuten txapela  Herribizigunekoek, iazko txapeldunen eskutik.

Zizurkilgo Herri Bulla festa batzordeak antolatuta, Txapel eguna egin zuten aurreko larunbatean Herrigunean. Arratsaldean mus txapelketa eta Bukalai dantza taldearen emanaldiaren ondotik, Herribizigune elkartearen Topagunea ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek. Hain zuzen, aurtengo festa batzordeak txapelarekin aitortu nahi izan duen elkartea da Herribizigune.

Iriarten egindako afariaren ostean iazko Ziotza pilota elkarteko txapeldunen eskutik jaso zuten Herribizigunekoek txapela. Afalostea Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariek girotu zuten.

Argazkiak: Zizurkilgo Herri Bulla festa batzordea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!