Amets Aranberri eta Irati Larrañaga izan dira azkarrenak

Ataria 2023ko abenduaren 18a

Zizurkilgo Gau Krosaren sari banaketa. AIURRI

Zizurkilgo Gau Krosean Gizonezkoetan Jon Zubeldiak eta Asier Mujikak osatu zuten podiuma, eta emakumezkoetan Nagore Azkuek eta Irati Larrañagak.

Guztira 118 korrikalarik egin zioten aurre Zizurkilgo Gau Krosari larunbat gauean: 7,5 kilometro eta hotz handia. Gizonezkoetan Amets Aranberri zestoarra izan zen irabazlea (22.26), bigarren Jon Zubeldia asteasuarra izan zen (23.23) eta oso gertu helmugaratu zen Asier Mujika tolosarra (23.27) hirugarren postuan. Emakumezkoetan Irati Larrañaga Matxain usurbildarra izan zen irabazlea (26.50), bigarren Nagore Azkue tolosarra helmugaratu zen (27.26), eta hirugarren Irati Larrañaga Zabala tolosarra (28.15).

Gazteen mailan ere egin zen proba, 2,5 kilometroa, eta mutiletan podiuma ondorengoek osatu zuten: Iker Fernandez andoaindarra (8.37), Unai Villegas andoaindarra (8.42) eta Peru Cestau adunarra (8.46). Nesketan lehen hirurak ondorengoak izan ziren: Izaro Urkola tolosarra (9.31), Lide Lizeaga urnietarra (9.38) eta Saioa Urdangarin billabonatarra (9.48).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!