Xabier Aranburu 'Guzta'-k jantzi du txapela

Ataria 2023ko azaroaren 18a

Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa jokatu da Zizurkilen eta Xabier Aranburu izan garailea. Bere atzetik Gari Garmendia eta Aimar Galarraga geratu dira.

Xabier Aranburu, Aimar Galarraga, Gari Garmendia, Imanol Royo, Jon Unanue eta Julen Diaz lehiatu dira Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatu den Harri Handien Gipuzkoako Txapelketan. Bada, Xabier Aranburu Guzta izan da irabazlea, 4.525 kilo altxatu ostean. Laukizuzena 5 aldiz altxatu du, zilindroa 7 aldiz, kubikoa 7 aldiz eta bola 10 aldiz.

Bere atzetik sailkatu da, Gari Garmendia, 4.375 kilorekin. Laukizuzena 4 aldiz, zilindroa 6 aldiz, kubikoa 6 aldiz eta 13 aldiz altxatu du bola. Hirugarren geratu da Aimar Galarraga, 4.000 kilorekin. 4 aldiz altxatu du laukizuzena, 6 aldiz zilindroa, 6 aldiz kubikoa eta bola 10 aldiz.

Julen Diazek 4.025 kilo altxatu ditu, baina, gonbidatu bezala aritu da txapelketan, arabarra baita. Jon Unanuek, berriz, laukizuzenarekin eta zilindroarekin egin ditu altxaldiak, baina ondoren erretiratu egin da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!