Gazta urdina egiten ikasteko ikastaroa Fraisoron

Ataria 2023ko azaroaren 2a

Azaroaren 8an eta 9an euskaraz emango dituzte eskolak 15:00etatik 19:00etara. Aurrez eman beharko da izena.

Fraisoro eskolan gaztagile profesionalei zuzendutako ikastaroa antolatu dute, gazte urdinen elaborazioaren ingurukoa. Gazta mota hau egiten ikastea da saioaren helburua. Antolatzaileek adierazi dutenez, teoria, eta batez ere, praktika uztatuko dituen ikastaroa izango da.

Azaroaren 8an eta 9an, euskaraz izango dira eskolak, Fraisoro eskolan, 15:00etatik 19:00etara. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago behar dutenek 943 69 21 62 telefonora deitu edota fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzi dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!