Iturri eta ikuztegien inguruko lanketa abiatuko dute Zizurkilen

Ataria 2023ko urriaren 10a

Argazkia: Kalixako aska / Joxin Azkue

Herribizigune elkartearen Argurutzeako lokalean egingo dute gaiari buruz hitz egiteko bilera, gaur 19:00etatik aurrera.

Zizurkilgo iturri eta ikuztegi edo labadero asko desagertu edo desagertzear daude. Hainbat herritarren kezkari erantzun nahian, Hernandorena kultur elkarteak talde bat osatzeko bidea jarri nahiko luke herriko iturri eta labaderoen inbentarioa egiteko eta, ahal balitz, horietako batzuk berreskuratzeko.

Gai honen inguruko interesa duten herritarrei deia luzatu diete Hernandorena kultur elkarteak. Asteartean, urriaren 10ean, Argurutzeako lokalean egingo dute bilera Herribizigune elkartearen egoitzan, 19:00etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!