Haur zein helduei begirako ikastaroak aukeran

Ataria 2023ko ira. 13a, 07:57

Atxulondo Kultur Etxea.

Irailaren 15etik 27ra eman daiteke izena Zizurkilgo kultur ikastaroetan; udal bulegoetan eman behar da izena.

Haur, heldu zein jubilatuei begirako ikastaroak antolatu ditu Zizurkilgo Udalak. Ikastaro batzuk Atxulondo Kultur Etxean eskainiko dituzte eta beste batzuk Iriarte Kultur Etxean. Izena irailaren 15etik 27ra eman behar da udal bulegoetan, jubilatuei begirakoetarako izan ezik, horien izen ematea Elizpe Jubilatu Elkartean egin behar da.

Atxulondo Kultur Etxea
Haurrei begira antzerki tailerra antolatu dute eta ostiraletan izango da 18:00etatik 19:30era. Helduentzako berriz, sei ikastaro antolatu dituzte; patchwork-joskintza sortzailea, yoga, hipopresibo ikastaroen hastapeneko maila, dancehall-a, sabel dantza eta memoria lantzeko tailerra. Azken hori doakoa izango da. Jubilatuek gimnasia eta yoga egiteko aukera izango dute.

Iriarte Kultur etxea
Helduen gimnasia eta memoria tailerra (hau ere doan) eskainiko dituzte Iriarten, eta baita Lehen Hezkuntzan dauden haurrei begirako Land-Art tailerra. Tailer horretan natura eta artea lotuko dituzte. 

Bestalde, Bukalai Dantza Taldeak ere ireki du euskal dantzak ikasteko tailerretarako izena emateko epea. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!