Pottoken ibilbidea egiteko aukera izan dute etxeko txikienek

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 13a

Zizurkilgo haurrek, ez dute pottoken ibilbidea egiteko aukerarik galdu, eta jende mordoa bildu da Zizurkil Herriguneko larrean.

Hirugarren eguna dute Zizurkil Herriguneko jaietan, eta arratsaldean pottokak izan dira protagonista. Gauean ordea, musikaz eta pilotaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

 

  • 19:30. Tio Teronen semeak taldearen Freshcool emanaldia plazan.
  • 22:30. Pilota partidak Intxaur frontoian. Bikoteka: Aldai-Mendizabal vs. Arrizabalaga Erasun.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!