Zizurkilen bada beti zer ikusia

Ataria 2023ko abuztuaren 11

Goizean goiztik hasi dira zizurkildarrak festan, oilasko biltzen. Eta arratsaldean hori nabari zen. Hala eta guztiz ere, gazteak sasoiko daude eta Portxetako aldaparen lehen igoera herrikoian goiztiarrenak ere parte hartu dute. Buruhandi eta erraldoien kalejiraren ostean, txupinazoa, Ziotza pilota elkarteko kideek bota dute. Herri afariaren ondoren, Trikidantz taldearekin erromeria egongo da.

Lehen aldiz jokatu da Portxetako aldaparen igoera herrikoia. 25 korrikalarik eman dute izena, eta azkarrenak ondorengoak izan dira:

  • Helduetan, gizonezkoetan, Aimar Esteban 32 segundo eta 16 ehunenekorekin. Aipatu behar da segundo bakarrean hiru korrikalari iritsi direla helmugara, hain zuzen ere, Aitor San Sebastian eta Ander Perurena. Emakumeetan denbora bera markatu dute Itxaso Erasunek eta Janire San Sebastianek, 41,03.
  • Gaztetxoetan, Luar Lizarraga eta Naiko Odriozabala izan dira azkarrenak.

Biharko egitaraua:

  • 11:30. Krosa.
  • Ondoren. Buruhandiak eta jolasak.
  • 14:00. Bazkaria herriko umeentzat.
  • 16:00-19:00. Puzgarriak, zezen mekanikoa, jumping-a eta ping pong-a.
  • 16:00. XXXII. Mus Txapelketa, zentroan.
  • 19:00. Gabezin taldearekin erromeria plazan.
  • 22:00. Zezen suzkoa. Ondoren. Gabezin taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!