Abuztuaren 11tik 15era ospatuko dituzte Zizurkilgo Herriguneko jaiak

Ataria

Amabirjin jaietan murgilduko dira abuztuaren 11tik aurrera Zizurkilen. Aurten, Ziotza Pilota Eskolak jaurtiko du txupinazoa.

EGITARAUA

ABUZTUAK 11, OSTIRALA

  • 06:30. Oilasko biltzea.
  • 11:30. Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.
  • 14:00. Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.
  • 18:30. Portxetako aldaparen lehen igoera herrikoia.
  • 19:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 20:00. Suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Ziotza Pilota Elkarteak piztuko du suziria.
  • 21:00. Herri afaria, plazan.
  • Ondoren. Erromeria Trikidantz taldearekin.

ABUZTUAK 12, LARUNBATA, UMEEN EGUNA

  • 11:30. Krosa.
  • Ondoren. Buruhandiak eta jolasak.
  • 14:00. Bazkaria herriko umeentzat.
  • 16:00-19:00. Puzgarriak, zezen mekanikoa, jumping-a eta ping pong-a.
  • 16:00. XXXII. Mus Txapelketa, zentroan.
  • 19:00. Gabezin taldearekin erromeria plazan.
  • 22:00. Zezen suzkoa.
  • Ondoren. Gabezin taldea.

ABUZTUAK 13, IGANDEA, KUADRILLA EGUNA

  • 11:00. Erretirodunen hamaiketakoa Iriarten.
  • 12:00. Ziotza pilota elkarteko haurren partidak Intxaur frontoian.
  • 17:00. Pottokan ibilbidea egiteko aukera haurrentzat.
  • 19:30. Tio Teronen semeak taldearen Freshcool emanaldia plazan.
  • 22:30. Pilota partidak Intxaur frontoian. Bikoteka: Aldai-Mendizabal vs. Arrizabalaga Erasun.

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

  • 12:30. Herriko gazteen arteko herri kirolak.
  • 14:30. Herri bazkaria.
  • Ondoren. Binga.
  • Jarraian. Jolasak.
  • 19:00. Gu Argi taldearekin dantzaldia plazan.
  • 23:00. Burutik eta Modus Operandi taldeak eta Gora Herriarekin erromeria.

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

  • 12:30. Herri kirolen erakustaldia. Aizkoran: Julen Gabirondo eta Ugaitz Mugertza. Harri jasotzen: Udane Ostolaza eta Ane Zinkunegi
  • 17:30. Xakean jolasteko aukera.
  • 18:00. Idi probak Plazaberrin.
  • Ondoren. Sagardo dastaketa plazan Jon Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
  • 23:00. Bertsolarien saio nagusia: Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin, Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu. Gai jartzailea: Imanol Artola, felix.
  • Ondoren. Izer eta Alabier.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!