Lau eta erdiko III. Intxaur txapelketako finalak, larunbatean

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 2a

Zizurkilgo Lau eta erdiko III. Intxaur txapelketako finalak jokatuko dira, larunbatean, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. 16:00etan hasiko da jaialdia Ziotza pilota eskolako pilotarien arteko partidekin, eta sarrerak, 2 eurotara egongo dira eskuragarri.

Ohi bezala hiru final jokatuko dira: emakume, promesa eta elite mailak. Emakumezkoetan, Aurrera Leiza klubeko Zabaleta eta Zaramaga klubeko Garai arituko dira nor baino nor. Gizonezko promesetan, Tolosa Aurrera klubeko Ander Perurena zizurkildarrak bere indarrak neurtuko ditu Ilunpe klubeko Egiguren azpeitiarraren aurka. Hirugarren eta azken partidan, elite mailan, Tolosa Aurrera klubeko Julen Alberdi zizurkildarra eta Zugarralde klubeko Anso izango dira txapelaren bila neurtuko direnak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!