Intxaur Pilota Txapelketaren bigarren asteburua

Ataria 2023ko uztailaren 20a

Intxaur Pilota Txapelketa aurrera doa, eta bigarren asteburua izango du oraingoa. Bihar jokatuko da final-laurdenetako hirugarren jardunaldia, 19:00etan hasita, Intxaur pilotalekuan.

Emakumezkoetan Garaik (Zaramaga) eta Etxegaraik (Aloña Mendi) jokatuko dute, gizonezko promesetan, O. Etxeberriak (Oiarpe) eta Apaolazak (Hernani), eta gizonezko eliteetan Fernandezek (San Cosme) eta Muruak (Soraluze). Larunbatean, 11:00etan hasita, emakumezkoetan Beitiak (Lea Ibarra) eta Ruiz de Infantek (Ados Pilota) jokatuko dute, promesetan Perurenak (Tolosa Aurrera) eta I. Amianok (Tolosa Aurrera), eta elite mailan Elolak (Aurrera Tolosa) eta Alduntzinek (Zugarralde).

Aurreko asteburuan sei partida jokatu ziren. Emakumezkoetan Galeanok (Olalde) 9-22 galdu zuen Zabaletaren (Aurrera Leiza) aurka, eta Erasunek (Behar Zana) 22-3 irabazi Zabalari (Izurun). Promesetan, I. Egigurenek (Ilunpe) 22-13 irabazi zion Aranbarriri (Azkoitia), eta Hormaetxek (Lezama) 9-22 galdu zuen Rekalderekin (Txumulutxueta). Elite mailan, Etxanizek (Bergara) 22-08 irabazi zion Txoperenari (Aurrera Leiza), eta J. Alberdik (Tolosa Aurrera) 22-2 irabazi Barbajerori (Beti Onak).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!