Jokin Etxeberria eta Alaitz Imaz izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2023ko ekainaren 25a

Gipuzkoako Azkartasunezko Sega Txapeketa izan da gaur jokoan Zizurkilen, eta eskualdean geratu dira txapelak.

Bi proma izan dira jokoan; gizonezkoena eta emakumezkoena. Jokin Etxeberria amasarrak irabazi du gizonezkoetan, 6 minutu eta 16 segundoko denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Alaitz Imaz hernialdetarra izan da azkarrena, 5 minutu eta 5 segundoko denborarekin. Etxeberriaren ondoren Mikel Lizartza tolosarra sailkatu da, 6 minutu eta 35 segundoko denborarekin, eta hirugarren, berriz, Jon Otegi oiartzuarra izan da, 7 minutu eta 10 segunduko denborarekin. Laugarren postua Julen Gabirondo urnietarrak lortu du (03:49), bosgarren Oier Urkola anoetarrak (04:25), eta Garikoitz Etxeberria amasarrarentzat izan da azken postua (06:51).

Emakumezkoetan ez da horrelako bukaera esturik izan. Izan ere, Alaitz Imaz irabazlearen ondoren, Ainara Otamendi ibartarra sailkatu da, 6 minutu eta 49 segundoko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!