Azkartasuneko Sega Txapelketa, igande honetan Zizurkilen

Ataria 2023ko ekainaren 22a

Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa izango da jokoan igandean, ekainak 25, Zizurkilen. 18:00etan hasiko da eta udaletxearen ondoan egingo da. Bi proba egingo dira, emakumezkoena zein gizonezkoena, eta parte hartzaile gehienak eskualdekoak izango dira.

Emakumezkoetan bi parte hartzaile aurkeztu dira txapelketan parte hartzeko: Alaitz Imaz hernialdetarra eta Ainara Otamendi ibartarra. 50 metro karratuko saila moztu beharko dute.

Gizonezkoetan sei izango dira parte hartzaileak: Garikoitz eta Jokin Etxeberria amasarrak, Mikel Lizartza tolosarra, Oier Urkola anoetarra, Julen Gabirondo urnietarra eta Jon Otegi oiartzuarra. 100 metro karratuko saila moztu beharko dute segalariek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!