20 urte egunero betetzen ez direlako

Ataria 2023ko ekainaren 16a

'8 herri, 20 urte, 11 bizipen' lelopean ospatzen ari da Loatzo Musika Eskola bere 20. urteurrena. Zizurkilgo Herrigunean bildu dira arratsaldean festari hasiera emateko eta kontzertua izango da 22:00etan. 

Loatzo Musika Eskolak 20 urte bete ditu eta gaur egin du Zizurkilgo Herrigunean urtemugako festa handia. Zizurkil, Anoeta, Ibarra, Alegia, Amasa-Villabona, Irura, Aduna eta Altzok osatzen dute mankomunitatea eta 20 urteotan hamaika bizipen izan direla azpimarratu dute musika eskolako arduradunek.

Gaur musika eskolako adin guztietako ikasleak bildu dira Zizurkilen urteurrena ospatzeko. Trikitilari eta dultzaineroek kalejira egin dute Zizurkilgo erraldoiekin batera.

Gauean, 22:00etatik aurrera, Intxaur frontoian kontzertua eskainiko dute musika eskolako parte diren ikasle eta gonbidatuek.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!