Eskola berdea, eskola jasangarria ziurtagiria

Pedro Mari Otaño Herri Eskola 2023ko ekainaren 8a

Asteartean jaso genuen ziurtagiri ofiziala Busturiako Ekoetxean.

Ekainaren 5ean hamaika jarduera izan genituen Ingurumen Eguna ospatzeko. Atxulondon patin zirkuitua, bizikletan Asteasura irteera eta Murriztu, berrerabili, birziklatu antzezlana. 16,25ean eskolako familia, ikasle eta langile-irakasleak talde argazkia atera genuen. Aurten egun berezia izan dugu.
 

Otaño herri eskolak, elkarrekin, urte asko daramatza, ingurumenaren, naturaren, ama-lurraren alde lan egiten. 
 
Lan honen aitortza da lortu dugun Eskola berdea, eskola jasangarria ziurtagiria. Ziurtagiri ofiziala ekainaren 6ean jaso dugu Busturiako Ekoetxean agintari politikoen eskutik burutu den ekitaldi ofizialean. Argazkian bertara hurbildutakoak: Ane Juarez zuzendaria, Arantxa Lasa Agenda 2030 arduraduna, Unai Alkorta ikasle ordezkaria eta Iker Urruzola Zizurkilgo alkatea.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!