Birziklatutako jolasak Plazida Otañon

Ataria 2023ko maiatzaren 25a

Maiatzaren 27ra arte egongo dira erabilgarri jolasak Aiztondoko liburutegian.

Maiatzaren 17an Birziklapenaren Nazioarteko Eguna ospatu zen eta datorren igandean berriz, Jolasaren Nazioarteko Eguna. Bi data horiek elkartuz bien garrantzia azpimarratu dute Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian. Joan den maiatzaren 15etik birziklatutako jolasak erabilgarri daude liburutegian haiekin jolastu nahi duten guztientzat.

Larunbata bitartean izango da erakusketa zabalik.

Argazkiak: Plazida Otaño liburutegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!