Tolosaldeko Triatloi Taldekoen emaitza bikainak Zizurkilen

Ataria 2023ko apirilaren 27a

Pasa den asteburuan esprint distantziako Euskadiko Duatloi Txapelketa egin zen Zizurkilen, 5 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletaz eta amaitzeko beste 2,5 kilometro korrika eginez.

Tolosaldeko Triatloi Taldeko partaide ugari izan zen bertan, emaitza bikainak eskuratuz. Gizonezkoetan Aitor Regillagak 4. postua eskuratu zuen, beterano mailan Euskadiko Txapelketa lortuz. Aitor Tejeria eta Imanol Toledok lehen 20 postuetan sailkatzea lortu zuten, eta horrek taldekako sailkapenean 2. postua ahalbidetu zuen. Iñigo Izeta, Julen Telleria, Beñat Ostra, Asier Mujika, Axier Tejeria, Alar Sevillano eta Iker Izagirre triatletak ere bertan izan ziren. Emakumezkoetan ere sekulako emaitzak eta partaidetza zabala izan zuten taldeko kirolariek. Pili Esnaola Euskadiko txapeldunorde izan zen beterano mailan, Alaia Ait Chau eta Aratz Urkola txapeldun eta txapeldunorde jubenil mailan eta Ximena Zeberio 3. postuan junior mailan. Ioana Arbillaga, Izaro Urkola eta Mara Arruti triatletak ere primeran aritu ziren. 

Asteburu berean baina urrutiago,  Tolosaldeko Triatloi Taldeko partaideak ere aritu ziren lehian, Peñiscola Infinitry triatloian , 1,9 kilometrp igeri, 90 kilometro bizikletaz eta 21 kilometro korrika eginez. Mila parte hartzaile inguru izan ziren, euren artean nazioarte mailako triatletak. Danel Leunda 27. postuan sailkatu zen, sekulako bizikleta sektorea eginez. Axier Capak sailkapen orokorreko 49. postua eskuratu zuen, Beñat Azaldegik 138. postua eta Ion Artutxak 150. postua. Aitor Landa ere bertan izan zen eta igeriketa saio bikaina egin ostean, bizikletan zulatua izan eta lasterketa bertan behera utzi beharrean aurkitu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!