Joanes Goitisolo eta Maddi Marquet azkarrenak Zizurkilen

Naiara Roldan de Aranguiz 2023ko api. 22a, 18:52

Zizurkilgo II. Duatloian Joanes Goitisolok, Urko Herranek eta Aimar Muruak osatu dute gizonezkoen podiuma eta emakumezkoena Maddi Marquetek, Ines Morenok eta Olaia Jauregik.

230 parte hartzaile, federatu eta federatu gabekoek hartu dute parte Zizurkilgo II. Duatloian. 16:15ean gizonezkoak abiatu dira eta jarraian emakumezkoen txanda izan da. Joxe Arregi plazatik abiatu eta helmugaratu dira kirolariak. Eta bizikleta trantsizio gunea berriz, Danenako futbol zelaian egin dute.

Giro paregabea arnastu da gaurkoan Zizurkilen. Herria erabat bat eginda duatloiarekin eta boluntarioak han-hemenka sakabanatuta egon dira; batetik, kirolariek ibilbidea arazo gabe jarrai zezaten eta bestetik ikusleek zirkuitua errespeta zezaten.

Giroa jartzen Aitor Elduaien, mikrofonoa eskuan probaren nondik norakoak azaldu dizkie bertaratuei. Musika ere ez da falta izan, Zigor DZren ardurapean.

Podiuma

Gizonezkoen kasuan, lasterketa hasieran iazko txapelduna kokatu da lehen postuan: Urko Herran. Baina lasterketa amaieran bigarren postuan amaitu du. Emakumezkoetan, iazko lehen postua errepikatu du Maddi Marquet donostiarrak. Emozioak jota, negarrez zeharkatu du helmuga Marquetek, zinta eskuetatik askatu ezinda.

Gizonezkoak. Federatuak

  1. Joanes Goitisolo Otazua. Peñota Dental Alusigna. 55.18. 01:59 m/km media.
  2. Urko Herran Aguilar. Lea La Blanca. 56.33. 02:02 m/km media.
  3. Aimar Murua Poza. Peñota Dental Alusigna. 56.46. 02:02 m/km media.

Emakumezkoak. Federatuak

  1. Maddi Marquet Ferran. Saltoki Trikideak. 01.06.22. 02:23 m/km media.
  2. Ines Moreno Sanchez. Lea La Blanca. 01.09.22. 02:30 m/km media.
  3. Olaia Jauregi Izagirre. Añorga K.K.E. 01.09.44. 02:31 m/km media.

Gizonezkoak. Ez federatuak

  1. Ander Goenaga Iriondo. 59.48.
  2. Ekaitz Otegi Gorostidi. 01.02.17
  3. Mikel Etxeberria Urbieta. 01.03.11

Emakumezkoak. Ez federatuak

  1. Maider Martin Alonso. 01.14.11
  2. Alba Mendazona. 01.14.25
  3. Amaia Bernal Arregi. 01.19.30

 

 

Erlazionatuak

Zizurkilgo II. Duatloia iruditan

Naiara Roldan de Aranguiz 2023 api 22 Zizurkil

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!