Jende ugari eolikoen inguruko hitzaldian

Ataria 2023ko apirilaren 21a

Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko gela txiki geratu zen atzokoan. Aitziber Sarobe biologo eta ekologistak 'Eolikoak mendietan, irtenbide edo arazo?' hitzaldia eskaini zuen bertan. 

Andatza-Ezkeltzu Bizirik elkarteak maiatzaren 2tik 13ra erakusketa jarriko du Plazida Otaño liburutegian, 'Babestu dezagun Ezkeltzu' lelopean. Azken egun horretan, maiatzaren 13an, irteera egingo dute Ezkeltzura. Ibilaldi gidatua izango da eta 09:30ean Pedro Mari Otaño plazan elkartuko dira, 10:00etan Ezkeltzuren magalean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!