Zizurkilgo EH Bilduk udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Ataria 2023ko apirilaren 17a

Zizurkilgo EH Bilduren esanetan Maite Amenabar alkategaiak gidatutako taldean "esperientzia eta gaztetasuna" uztartu dira.

Zizurkilgo EH Bilduk maiatzaren 28rako udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du. "Hamaika lan eta ekimenetan ibilitako zizurkildarrak, adin eta ibilbide ezberdinetakoak, herri hobe baten aldeko proiektuan bere alea jartzeko prest. Zerbitzari, administrari, fabrikako langile, ingeniari, irakasle, jubilatu zein gazte mugimenduetako kide… Guztiek EH Bilduren proiektuan bat egin dute euren herria maite dutelako, Zizurkil", esan dute indar subiranistatik. 

Modu honetara osatu dute zerrenda:

1- Maite Amenabar
2- Edurne Mendizabal
3- Joxe Mari Luengo
4- Arkaitz Zaldua
5- Xabier Pellejero
6- Xabat Oiartzabal 
7-Leire Muñagorri
8- Garazi Azkue
9- Eva Usandizaga
10- Ixaxkun Sarasola 
11- Iker Urruzola 

Datozen lau urteetarako herri programa lantzeko egin diren batzarren ostean, hauteskunde kanpaina hasi bitartean berau osatzeko hartu-emanak izango dituzte hautagaitzako kideek. Zizurkilen "zintzotasunez eta zorroztasunez" lan egiten jarraitzeko bermea EH Bildu dela nabarmendu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!