Zizurkilgo baserritarrek euripean egin zuten aurtengo larre irekiera ekitaldia aurreko larunbatean. Goizetik nabari zen mugimendua Ezkeltzuko magalean. Aziendak bertara gerturatu eta, horretarako prestatutako barrutian, txertaketa lanak egin zituzten lehendabizi.

