Oporretan Euskaraz ekimenerako begirale bila dabiltza

Ataria 2023ko apirilaren 18a

Apirilaren 27ra arte eman daiteke izena udal bulegoetan. Hautagai guztiek elkarrizketa talde dinamika gainditu beharko dute begirale gisa aritu ahal izateko.

Zabalik dago Oporretan Euskaraz ekimenean begirale gisa parte hartzeko izena emateko epea. Apirilaren 27ra arte egongo da zabalik aukera hori.

Deialdian parte hartu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar da. Batetik, derrigorrezkoa da 18 urte beteta izatea edo 2023 urtean betetzea. Begirale edo zuzendari titulua ere behar-beharrezkoa izango da, baita euskara ondo menderatzea ere. Horrez gain, elkarrizketa talde dinamika egingo dute hautagai guztiek eta derrigorrezkoa izango da gainditzea. Zizurkildarra izatea kontuan hartuko da.

Izena emateko, udal bulegoetara jo beharko da, apirilaren 27a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!