Sinbolo nazi bat eta feminismoaren aurkako idatzia egin dituzte Zizurkilgo mural batean

Ataria 2023ko apirilaren 12a

Argazkia: Zizurkilgo Udala.

Zizurkilgo Udalak gogor salatu du herriko mural feminista batean agertu den sinbolo nazia eta feminismoaren aurkako idatzia. «Sinbolo naziek eta ultraeskuinak ez dute lekurik Zizurkilen», adierazi du.

«Zizurkil bidezkoagoa, guztiontzat askeagoa eta berdinzaleagoa izateko helburuan berresten gara. Faxismoak, ultraeskuinak eta etorkizuna grisez marraztu nahi dutenen mehatxuek ez dute lekurik gure herrian. Gora Zizurkil feminista eta koloretsua!», gaineratu du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!