'Ombuaren itzala' filmerako aktore eta figurante bila

Ataria 2023ko martxoaren 21a

Pello Mari Otañoren bizitza jasoko duen filma auzolanean egingo dute eta apirilaren 1erako 'casting'-a antolatu dute Zizurkilgo udaletxean.

Ombuaren itzala filma ari da bere bidea egiten. Auzolanean ari dira pelikula grabatu ahal izateko baliabide bila eta orain filmean aritzeko aktore eta figuranteen hautaprobak egingo dituzte. Hitzordua jarri dute Zizurkilgo udaletxean, apirilaren 1ean, goizez zein arratsaldez.

Aktoreak aukeratzeko goizean egin dute deialdia, 10:30etik 14:30era. Arratsaldean, berriz, udaletxera deitu dituzte figurante bezala aritu nahi dutenak, 16:00etatik 20:00etara. Arduradunek aipatu dutenez, Ombuaren itzala filmerako 500 figurante beharko dituzte, emakumeak, gizonak, gazte zein helduak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!