Zizurkilgo Udalak Uliazpiko langileei babesa adierazi die

Ataria 2023ko martxoaren 3a

Aste honetan EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi duen lan eskaintzaren aurka egin du protesta Uliazpiko langile batzordeak eta elkarretaratzearekin bat egin du Zizurkilgo Udalak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabe utzi du Uliazpiko Enplegu Publikorako Eskaintza, lanpostuen %94rako euskara eskatzeagatik. Aste honetan eman du epaia eta Uliazpiko langile batzordeak protestaldia egin zuen atzo goizean, euren desadostasuna erakusteko. Zizurkilgo Udalak protestan parte hartu zuen, Uliazpiko langile batzordeari babesa adierazteko.

Zizurkilgo Udalak babesa adierazi dio Uliazpiko langile batzordeari, Auzitegi Nagusiaren epaia gaitzestearekin batera, eta horrekin batera, euskaldun guztien hizkuntza eskubideak berma daitezela eskatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!