2023/03/11 16:00 - 21:00
16:00. Txapeldunen mus lehia zentroan.
16:30. Bukalai dantza taldearen emanaldia Intxaur frontoian.
18:00. Pilota Partidak. Lehenik pilota eskolako kideak. Ondoren, afizionatuen pilota partida. Julen Alberdi eta Jon Erasun vs Ander Perurena eta Julen Aizpuru.
21:00. Txapeldunen afaria Iriarte jatetxean.
Afal ostean. Alex Intza 2020 txapeldunak (iaz ospatu genuen arren) jarriko die txapela Ziotza pilota eskolako kideei eta pilota eskola izango da 2023ko jaien hasierako txupinazoa botako duena. Jexux Mari Irazu eta Unai Mendizabal bertsolariek girotuko dute afal oste hori.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!