Joxe Arregi plaza gurasoz lepo egon da Zizurkilgo haurren emanaldia ikusteko. Ikastetxe bakoitzak, dantza bana egin du: San Millan ikastetxekoak polizia eta lapurrez mozorrotu dira, Zubimusu ikastolakoak mimoz, eta Pedro Mari Otaño herri eskolakoak berriz olinpiar joko erraldoiak antzeztu dituzte. Eguraldia lagun zutela, arratsalde ederra pasa dute Zizurkilgo haur, guraso eta irakasleek.