Itxaso Erasunek VII. Master Laboral Kutxa Txapelketako lehen partida irabazi du

Ataria 2023ko urtarrilaren 30a

Pilotari zizurkildarrak Maddalen Etxegarairekin osatu du bikotea lehen mailako partidan, eta 22-13 irabazi diote Olatz Beitiak eta Alejandra Billyakik osatutako bikoari.

Atzo jokatu zen norgehiagoka Murgiako pilotalekuan. Partida emaitzak iradoki dezakeena baino lehiatuagoa izan zen; oso ikusgarria suertatu zen, era guztietako jokaldiak ikusi ahal izan ziren eta oso borrokatua izan zen, galtzaileek azken unera arte ondo borrokatu zuten eta. Irabazterik izan ez zuen arren, goraipatzekoa izan zen Alejandra Billyak errioxarrak eman zuen maila. Kontuan izan behar da 14 urte baino ez dituela eta dagoeneko lehen mailan jokatzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!