Neguko oporraldia prest du Gaztezulok

Ataria 2022ko abenduaren 27a

Aurreko astelehenean Mirari Errondosorok emandako hitzaldiari segida emateko, ostegunean, Hondakinekin sortutako moda izeneko tailerra eskainiko du sortzaile billabonatarrak Gaztezulon.

Horrekin batera, irteerak antolatu dituzte eta haietan izena emateko aukera izan dute zizurkildarrek abenduaren 15era arte. Gainerakoek egunotan jo beharko dute Gaztezulora edo udal bulegoetara ekimenetan parte hartu ahal izateko.

Gaur, Gabiriara joango dira eta bihar, Miarritzeko Ozeanoaren hirira egingo dute irteera, baina ondorengo asteetan, besteak beste, Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira eta Iruñeko Rocopolisera joateko asmoa dute Zizurkilgo Gaztezuloko gazteek.

Egitaraua

Abenduak 27, asteartea

  • Tailerra. Gazta egiten ikasteko tailerra Gabiriako Baztarrika baserrian.

Abenduak 28, asteazkena

  • Irteera. Miarritzeko Ozeanoaren hirira, DBHkoentzat.

Abenduak 29, osteguna

  • Tailerra. Mirari Errondosorok Hondakinekin sortutako moda tailerra emango du DBHko ikasleentzat.

Urtarrilak 3, asteartea

  • Irteera. LH eta DBHko ikasleentzat Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira. 

Urtarrilak 4, asteazkena 

  • Irteera. Iruñeko Rocopolisera, LH eta DBHko ikasleentzat.

Urtarrilak 5, osteguna 

  • Irteera. Zizurkilgo lurretan dagoen Muga Ranch bisitatzeko, LHko ikasleentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!