Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte

Ataria 2022ko abenduaren 23a

Guztira 204 ipuin aurkeztu dira lehiaketara. 17 urtetik gorakoen saria, helduen mailakoa, Xabier Ariznabarreta Olarte andoaindarrak irabazi du Tileggit ipuinarekin.

Antzerki txiki batekin hasi zen atzo Teodoro Hernandorena XXI. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Yoruba eta euskara, Nigeria eta Euskal Herria uztartu zituzten antzezleek, literaturaren garrantzia azpimarratuz. Ondoren, mailaz maila, sarituak deitu zituzten denen aurrera.

A maila (6-8 urte)

  • 1. saria: Natura mundu magikoa ipuina. Egilea: Zuhara Inza Lanceta. 7 urte. Zizurkil.
  • 2. saria: Belarjaleak ipuina. Egilea: Izar Hermida Gorostegi. 8 urte. Zizurkil.

B maila (9-11 urte)

  • 1. saria: Animalia liburuzaleak ipuina. Egilea: Haritz Hermida Gorostegi. 10 urte. Zizurkil.
  • 2. saria: Mundu salbatzailea ipuina. Egilea: Maddi Arrastoa Arozena. 10 urte. Villabona.
  • Aipamen berezia: Bidaian ipuina. Egilea: Irati Olasagasti Iruretagoiena. 11 urte. Alkiza.

C maila (12-13 urte)

  • 1. saria: Gaiztoak eta zintzoak ipuina. Egilea: Ilazki Usandizaga Etxaniz. 12 urte. Villabona.
  • 2. saria: Teknologia erabiltzeaz damutu zen mutila ipuina. Egilea: Udane Ruiz Rodriguez. 12 urte. Villabona.

D maila (14-16 urte)

  • 1. saria: Anaiak ipuina. Egilea: Laiene Arteaga Eizagirre. 14 urte. Andoain.
  • 2. saria: Agur, laztana ipuina. Egilea: Naroa Asensio Gaston. 15 urte. Andoain.

E maila (17 urtetik gorakoak)

  • 1. saria: Tileggit ipuina. Egilea: Xabier Ariznabarreta Olarte. 49 urte. Andoain.
  • 2. saria: Espero ez dugunean ipuina. Egilea: Sonia Muxika Moreno. 37 urte. Zizurkil.

Sari banaketa ekitaldian, Joxe Atxaga izan zen, Teodoro Hernandorena zenaren iloba. Epaile lanetan, ondorengoak aritu ziren:

  • A, C, D eta E mailetan: Maite Lopez Las Heras eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena idazleak.
  • B mailan: Joseba Aurkenerena Garmendia eta Erika Elizari Salvador idazleak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!