Emakume Pultsularien Egarri Sariak baditu irabazleak

Leyre Carrasco 2022ko abenduaren 18a

Sei pultsularien artean Naiara Madrid izan da kilo gehien altxatu dituena, eta atzetik izan ditu Izarne Marko eta Maitane Hernandez pultsulariak.

Denok Danena Halterofilia taldekoak euren artean izan dira aurkari goizean Joxe Arregi plazan jokatu duten txapelketan. Emakume Pultsularien Egarri Saria izan dute jokoan, hain zuzen, eta bertan lehiatu dira Naiara Madrid, Izarne Marko, Maitane Hernandez, Zaloa Iturbe, Amaia Blanco eta Lidia Marton. Kilo gehien altxatzea lortu duen pultsularia izan da Madrid. Bigarren postua Markok eskuratu du, eta hirugarren berriz, Hernandez geratu da. Plazara gerturatu diren herritarren berotasuna eta animoei esker, parte hartu duten pultsulari guztiek euren marka gainditzeko aukera izan dute. Kyssbel Lopez pultsulari gaztearen erakustaldia ikusteko aukera ere izan da, gainera.

Arratsaldean emango diote amaiera aurtengo Kirol Asteari 17:00etan izango den Danena-Ordizia jubenilen partidarekin. Igoera fasea egongo da jokoan.

SAILKAPENA

1. Naiara Madrid

2. Izarne Marko

3. Maitane Hernandez

4. Zaloa Iturbe

5. Amaia Blanco

6. Lidia Marton

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!