Saltoka ibili dira Zizurkilen

Leyre Carrasco 2022ko abenduaren 17a

Kirol Astea ari dira ospatzen Zizurkilen, eta arratsaldean gaztetxoek parkour ikastaroa izan dute Joxe Arregi plazan.

Hotzari aurre egiteko askotariko kirol jarduerei egin diete lekua aurtengoan Zizurkilen. Horietako bat arratsaldean izan duten parkour ikastaroa izan da. Lotzen ADD elkartearen laguntzarekin, gaztetxoenek Joxe Arregi plazatik salto eta brinko ibili dira arratsalde guztian zehar.

Gauen ere izango da zer ikusi Zizurkilen. Izan ere, urtero egin ohi dute Gau Krosa ospatuko dute 22:00etan hasi; haurrak lehenengo, eta helduak ondoren. Bihar emango diote amaiera kirol asteari. Danena Txirrindularitzak antolatutako bizikleta ibilaldia egingo dute goizeko 09:00etan, LH3 eta DBH 4 mailen artekoentzat; ondoren, Emakume Pultsularien Egarri Saria jokatuko da, 12:00etan, plazako estalpean; eta Danena-Ordizia jubenilen partida ere izango da, 17:00etan. Igoera fasea egongo da jokoan, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!