Zizurkilgo mugarrien lanketa aurkeztuko dute astelehenean

Ataria 2022ko abenduaren 16a

19:00etan izango da saioa, Plazida Otaño liburutegiko Areto Balioanitzean. Horrez gain, hurrengo asterako egitarau zabala prestatu du udalak.

Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea Zizurkilgo mugarriak aurkitzen, txukuntzen eta katalogatzen ari da, eta horren guztiaren berri emango dute lanketa egiten ari diren kideek.

Egun berean, Plazida Otaño liburutegiak antolatutako Irakurketa Erronkako sari-banaketa ere izango da, liburutegian bertan. Asteazkenean, abenduaren 21ean, Loatzo Musika Eskolaren Gabonetako emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Herriguneko San Millan elizan, 19:00etan. Ostegunean, abenduaren 22an, Teodoro Hernandorena XXI. Ipuin Lehiaketako sari-banaketa izango da, 17:30ean, Atxulondo kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!