Palestinarekiko elkartasun hariak jaso dituzte erakusketa batean

Ataria 2022ko abe. 14a, 07:57

Atxulondo kultur etxeko areto nagusian ikusgai izango da erakusketa abenduaren 23ra arte.

Korapiloak askatu: elkartasun hariak Palestinara izeneko erakusketa jarrita dago Zizurkilgo Atxulondo kultur etxeko areto nagusian. Abenduaren 23ra bitarte izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etataik 20:00etara bitarteko ordutegian.

Giza Eskubideen eta Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunak ospatzen dira, abenduaren 10ean eta 18an, hurrenez hurren. Egun seinalatu horien testuinguruan hainbat ekitaldi antolatu ditu Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun sailak. Zizurkilen ikusgai den erakusketa da ekitaldietako bat. Atzerritik iritsitako herrikideei buruz zabaltzen diren estereotipo eta zurrumurruak ekiditeko, nahiz atzerrian bizi diren errealitateen berri emateko ekitaldiak dira antolatutako guztiak.

Zizurkilen, UNRWA Euskadi eta Zehar Errefuxiatuak elkarteek antolatuta hitzaldia ere egin zuten erakusketaren inaugurazioarekin batera. Emakumeek krisi klimatikoan duten rola aztergai izango zuten hitzaldian, begirada bereziki Palestinan jarriz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!