'Bi arnas' dokumentala eskainiko dute larunbatean

Ataria 2022ko abenduaren 8a

Iratxe Sorzabalen tortura kasua oinarri duen dokumentala eskainiko dute larunbatean, Atxulondo kultur etxean 18:00etatk aurrera. Giza Eskubideen egunarekin bat eginez antolatu dute emanaldia.

Iratxe Sorzabal militantearen tortura bizipenen inguruan, eta horri loturik amarekin izan duen harremanean oinarrituta dago Bi arnas dokumentala. Irunen estreinatu zuten aurtengo maiatzean eta ordutik herriz herri ari dira eskaintzen. Zizurkilen, larunbatean ikusi ahal izango da, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen egunean.

Atxulondo kultur etxean eskainiko dute dokumentala larunbatean 18:00etatik aurrera eta 1999an torturatua izan zen Nekane Txapartegi asteasuarrak hartuko du parte emanaldiaren ondorengo solasaldian. Dokumentalaren egileak ere bertan izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!