Kirol Astea egingo dute Zizurkilen, asteartetik aurrera

Ataria 2022ko abe. 8a, 15:00

Iazko Kirol Astean hartutako irudia.

Askotariko kirol jarduerei egin diete lekua aurtengoan; ostiralero ‘Neska zatoz korrika’ egitasmoa egingo dute Aitziber Ibarbiarekin. Aurten gainera, Gau Krosaren 25. urteurrena ospatuko dute.

Kirol Astea antolatu dute beste behin Zizurkilen. Asteartean, hilak 13, izango da lehen ekitaldia; Sanseko nutrizionista den Natalia Ibañezek hitzaldia eskainiko die herriko elkarteetako ordezkariei. 

Bestalde euskal selekzioaren inguruko mahai ingurua egingo dute abenduaren 15ean eta bertan ariko dira Batis Kortajarena Danok Danena halterofilia taldeko kidea, Danena txirrindularitza taldeko Ander Altuna, Gari Iruretagoiena apneako kirolaria, Maider Mendizabal pilotaria eta Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalari ohia. Hurrengo egunean Pilota Jaialdia izango dute arratsaldean zehar.

Abenduaren 17an Hamabi orduz kirolean Zizurkilen egitasmoa izango dute eta horren barruan adin guztietarako moduko ekitaldiak izango dira aukeran. Bukatzeko abenduaren 18an Danena Taldeak duen eskaintza ezagutzeko aukera izango da. Izan ere, txirrindularitza praktikatu ahal izango da batetik, eta bestetik, Emakume Pultsularien Egarri Saria jokatuko dute. Eguna borobiltzeko futbola izango da protagonista; 17:00etatik aurrera jubenilen Danena-Ordizia partida izango da, non jokalari gazteek igoera fasea izango duten jokoan.

Egitaraua
  • Ostiralero. Neska zatoz korrika egitasmoa 18:30ean, Otaño ikastetxeko frontoitik irtenda, Aitziber Ibarbia mendi korrikalariaren eskutik.
  • Abenduak 13. Hitzaldia: Natalia Ibañez Sanseko nutrizionistaren hitzaldia, herriko elkarteetako ordezkariei zuzenduta, 18:00etan, Atxulondon.
  • Abenduak 15. Mahai ingurua: Euskal selekzioa posible al da? mahai ingurua, 19:00etan, Atxulondon.
  • Abenduak 16. Pilota jaialdia: Ziotza Pilota Eskolako umeen partidak 18:00etan; Leire Galdos-Itsaso Erasun eta Amaia Irazustabarrena-Miriam Delgadoren paleta eta larruzko pilota partidak 19:00etan; eta Etxabe II-San Migel eta Jabalera-Aizpurua II.ren erremonte partidak 20:00etan.
  • Abenduak 17. Hamabi orduz kirolean Zizurkilen. Kirol eta jokoak haurrentzat Intxaur frontoian, 11:00etan, ZEKen eskutik; parkour tailerra 17:000tatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara, Joxe Arregi plazan; Haurren Gau Krosa 22:00etan; eta ondoren Zizurkilgo XXV. Gau Krosa.
  • Abenduak 18. Danena Taldeko Kirolekin Gozatzeko Eguna: Danena Txirrindularitzak antolatutako bizikleta ibilaldia, 09:00etan, LH3 eta DBH 4 mailen artekoentzat; Emakume Pultsularien Egarri Saria, 12:00etan, plazako estalpean; eta Danena-Ordizia jubenilen partida, 17:00etan, igoera fasea egongo da jokoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!