Urdax Magunazelaia nagusi, Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan

Ataria 2022ko aza. 19a, 20:38

Abadiñarrak erakustaldia eman du Zizurkilgo Intxaur frontoian jokatu den lehian. Bizkaitarra izan arren, Gipuzkoako Txapelketetan parte hartzen du, eta gaur, 6.875 kilo jasota jantzi du txapela.

Jokin Eizmendi, iazko txapelduna, izan da bigarren, 6.275 kilo jasota. Hirugarren, berriz, pisu txikiagoko harriekin hobeto moldatu den Iñigo Eizagirre izan da, 4.375 kilo jasota.

Magunazelaiak 175 kiloko zilindroarekin egindako saioan hautsi du lehia. 12 jasoaldi egin ditu, gehienek 6 egin dituzten bitartean. Aise eraman du sorbaldara harria, eta jasoaldi bat bestearen atzetik egin du, ia geratu gabe. Eizmendik 10 aldiz jaso du zilindroa. 150 kiloko kubikoa hamarna aldiz jaso dute lehen bi sailkatuek. 125 kiloko bolarekin, ordea, beste erakustaldi handi bat egin du Magunazelaiak, eta hor hautsi du erabat txapelerako norgehiagoka. 15 aldiz eraman du sorbalda gainera; Eizmendik, berriz, 13 aldiz jaso du.

Harmailak guztiz bete ez badira ere, ikusle ugari bertaratu da frontoira, eta guztiek gozatu dute harri-jasotzaileek egindako lanarekin; hala ere, Magunazelaiak harriak jasotzean nahiz bestela ere emandako erakustaldiarekin gozatu dute gehien.

Honela geratu da sailkapena:

Postua 1
2
3
4
5
Gonbidatua, txapelketatik kanpo
6
Harri-jasotzailea Urdax Magunazelaia Jokin Eizmendi Iñigo Eizagirre Jon Unanue Xabier Aranburu Julen Diaz Aimar Galarraga
200 kiloko errektangularra 7 jasoaldi 7 jasoaldi 3 jasoaldi 4 jasoaldi 5 jasoaldi 4 jasoaldi 3 jasoaldi

175 kiloko zilindroa

12 jasoaldi 10 jasoaldi 6 jasoaldi 6 jasoaldi 6 jasoaldi 5 jasoaldi 6 jasoaldi
150 kiloko kubikoa 10 jasoaldi 10 jasoaldi 9 jasoaldi 6 jasoaldi 4 jasoaldi 6 jasoaldi 5 jasoaldi
125 kiloko bola 15 jasoaldi 13 jasoaldi 11 jasoaldi 10 jasoaldi 10 jasoaldi 9 jasoaldi 9 jasoaldi
Guztira 6.875 kilo 6.275 kilo 4.375 kilo 4.000 kilo 3.900 kilo 3.700 kilo 3.525 kilo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!