Euskaraldiari hasiera emateko txupinazoa botako dute ostegunean

Ataria 2022ko azaroaren 16a

Zizurkilgo Joxe Arregi plazan egingo dituzte ekitaldiak ostegunean, azaroaren 17an, hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa soziala hasi bezperan.

Zizurkilen Euskaraldiaren inguruan sortu den batzordeak beroketa lanak egin eta ariketa sozialaren txupinazo modura ekitaldiak antolatu ditu ostegun arratsalderako. Joxe Arregi plazan egingo dute arratsalde pasa eta batzordeko kideek aipatu dutenez, "motorrak berotzen joateko" balioko du ekimenak.

Euskaraldia hitza zintzilikatuko dute plazan herriko hiru ikastetxeetako ordezkariek, 15:30 aldera eta ondoren argazkia aterako dute elkarrekin. Bestalde, 19:00etan txupinazo gisara, batzordeko kideak Joxe Arregi plazan bertan txapak banatzen ibiliko dira eta zizurkildarrek aukeratutako euskal kantuen zerrenda izango da bertan entzungai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!