Zazpi harri jasotzaile lehiatuko dira Gipuzkoako txapelaren bila

Ataria 2022ko azaroaren 16a

Iaz lehiatu ziren lau harri jasotzaileak eta Pello Argaia lasto jasotzailea.

Zizurkilgo Intxaur frontoian izango da aurten ere jokoan Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa. Eizmendik iaz lortutako txapela defendatuko du.

Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa izango da jokoan, larunbat honetan, Zizurkilgo Intxaur frontoian. Lehia 18:00etan hasiko da eta punta-puntako harri jasotzaileek parte hartuko dute: Xabier Aranburu, Iñigo Eizagirre, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Urdax Magunazelaia, Manuel Ortiz eta Jon Unanue. Horiez gain, Julen Diaz arabarrak gonbidatu moduan parte hartuko du.

Harri jasotzaileek lau harri jasoko dituzte eta bakoitzarekin bi minutuko txandak egingo dituzte. harriak ondorengoak izango dira: 200/175 kiloko lauki zuzena, 200/175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.

Iaz ere Zizurkilen egin zen Harri Handien Gipuzkoako Txapelketa eta lau harri-jasotzaile izan ziren parte hartzen. Jokin Eizmendik irabazi zuen, eta ondoren Iñigo Eizagirre, Jon Unanue eta Aimar Galarraga sailkatu ziren. Larunbatean lau kirolariak izango dira berriro Zizurkilen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!