Euskal kantuen zerrenda osatuko dute Euskaraldirako

Ataria 2022ko azaroaren 14a

Zizurkilgo 13 saltokik eta 11 tabernek egin zuten bat 2018ko Euskaraldiarekin

Euskaraldiko ekitaldiak girotzeko balioko du zerrendak eta proposamenak azaroaren 30a baino lehen bidali beharko dira komunikazioa@zizurkil.eus helbidera.

Zizurkilen Euskaraldian egingo diren ekitaldiak girotzeko, euskal kantuen zerrenda osatu nahi dute ekimenaren antolatzaileek. Spotify, Youtube, Amazon music edota Apple music plataformetan zintzilikatuko da zerrenda hori.

Proposamenak komunikazioa@zizurkil.eus helbidera bidali beharko dira, aukeratutako kantu, talde edo abeslariaren izena azaldu beharko da. Azaroaren 30a baino lehen bidali beharko dira proposamenak eta zerrenda publikoki aurkeztuko dute abenduaren 3an, Euskararen Egunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!