Sutea izan da Andatza mendian, Zizurkil eta Asteasu artean

Ataria 2022ko azaroaren 13a

Suhiltzaileen autoa. Argazkia: @suhiltzailegip

Arratsaldeko 17:00ak aldera piztu da sua eta 18:15 alderak perimetratu dute. Ertzaintzak jakinarazi duenez, sutea kontrolpean dago.

Sua piztu da gaur arratsaldean Benta Zarate inguruan, Andatza mendian, Zizurkil eta Asteasu artean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Aldundiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez, sua arratsaldeko 17:00ak baino lehen piztu da, eta 18:15ak aldera perimetratu dute. Horregatik, ez da beharrezkoa izan inguruko baserri edo etxebizitzarik hustutzea.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, sutea kontrolpean dago, eta Ordiziako eta Tolosako suhiltzaile-etxeetako langileak, basozainak eta Mendi Saileko langileak lanean jarraitzen dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!