Maila handiko pilota jaialdia Intxaur pilotalekuan

Ataria 2022ko urriaren 27a

XXXI. Diario Vasco Abanca Bankoa Pilota Txapelketaren jaialdia egingo da bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, Zizurkilgo Intxaur frontoian.

Maila handiko bi partida izango dira jokoan. Batetik, promesa mailan, E. Lizeaga eta Telleria bikotea Amundarian eta M. Garcia bikotearen aurka. Bestetik, senior mailan, J. Alberdi eta Cuairan bikotea Lerena eta Erle bikotearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!