Plaza Etxeberri taberna-jatetxea ustiatzeko esleipen prozesua, martxan

Ataria 2022ko urriaren 26a

Hiru urterako esleipena izango da bi urtetan luzagarria dena. Datozen egunetan argitaratuko dituzte baldintzak.

Urriaren 24ko osoko bilkuran onartu zen Plaza Etxeberriko esleipen prozesua martxan jartzea. Datozen egunetan argitaratuko dira baldintza guztiak. Osoko bilkuran onartu zenez, hiru urterako egingo da esleipena, beste bi urtetan luzagarria izango dena.

Prozesu honetan, baremazio berezia izango dute bertako elikagaiekin lan egiten dutenek, herri kooperatibak edota irabazi asmorik gabeko elkarteek ere. Interesatuek udalera deitu ahal izango dute informazio gehiago jasotzeko: 943 69 10 12.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!