Itzultzaileei gorazarre

Ataria 2022ko urriaren 24a

Larunbatean, Irene Vallejok idatzi eta Fernando Reyk itzulitako 'Infinitua ihi batean' liburuaren irakurketa jarraitua egin zuten Plazida Otaño liburutegian. Itzultzailea bera Zizurkilen izan zen.

Ekimen bakarrean uztartu zituzten liburutegian dituzten bi irakurle taldeak, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Fernando Rey Zizurkilen izan zen eta gaztelaniazko irakurle taldeko dinamizatzaile den Monika Leivak elkarrizketatu zuen itzultzaile nafarra.

Ekimenaren antolatzaileek omenaldi bat egin zieten itzultzaileei, «itzulpen on batek irakurleak egiten baititu». Irakurketa jarraitua egin zuten bi hizkuntzetan, Infinitua ihi batean liburuaren pasarte ezberdinak aukeratuta. Lau multzotan egin zuten saioa, eta tarteetan, Loatzo musika eskolako bi musikari aritu ziren. 16 lagunek hartu zuten parte irakurketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!