Mal del Cap jaialdiko film laburrak eskainiko dituzte

Ataria 2022ko urriaren 6a

'A comunion da miña prima Andrea' film laburreko fotograma bat

Bost film labur proiektatuko dituzte urriaren 11n 19:00etatik aurrera Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean eta sarrera doakoa izango da.

Film laburrak eskainiko dituzte datorren urriaren 11n, Zizurkilen. Udalak antolatu du ekitaldia, Gironako La Guerrilla Comunicacional eta Ibizako Mal del Cap jaialdiaren laguntzarekin.



Erakusketa honetan bost film labur proiektatuko dituzte, nazioko eta nazioarteko jaialdi ugaritan sarituak, non giza eskubideei eta eskubide sozialei buruzko istorioak ikusi ahal izango diren.



Emanaldi hau La Guerrilla Comunicacional elkartearen eta Ibizako Mal del Cap jaialdiaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker iritsi da. Ibizako Turismoa eta Ibiza Travelen babesa du uharteko jaialdiak eta aurten azaroaren 25etik abenduaren 3ra egingo dute.

Urriaren 11ko emanaldia Atxulondo kultur etxean izango da 19:00etatik aurrera eta sarrerakoan ez da ezer ordaindu beharko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!