Zizurkil Elbarrenako jaiak 2022

Maria Lasa eta Eñaut Galarraga izan dira azkarrenak

Irati Saizar Artola 2022ko irailaren 6a

Atzo arratsaldean egin zuten Zizurkilgo XIII. Kros Mistoa; denera 44 bikotek hartu zuten parte.

Bikoteka korri egitea. Horixe zen atzo arratsaldean Zizurkilgo Elbarrenan 44 bikotek egin zutena. Danena Atletismo Taldearen eskutik XIII. Kros Mistoa egin zuten. Denera bost kilometro osatu behar izan zituzten parte hartzaileek, lau itzuli eginez, eta helmugara iristen azkarrenak Maria Lasa irurarra eta Eñaut Galarraga zizurkildarra izan ziren. Haien atzetik iritsi ziren Maialen Gurrutxaga eta Oinatz Gonzalez andoaindarrak, eta hirugarren postua eskuratu zuten Naroa Uria eta Ion Intxausti azpeitiarrek.

Hiru bikoteek Mahalako produktuez osatutako saski bana eraman zuten etxera, eta irabazleek baita txapela ere. Gainerakoan, parte hartzaile guztien artean sei afari zozketatu zituzten, herriko tabernetan gastatu ahal izateko.

Festen aurretik egin ohi duten lasterketa izaten da kros mistoa, eta bihartik aurrera lehertuko da festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!