Giro aparta hirugarren denboran

Ataria 2022ko irailaren 3a

Hirugarren denbora Zizurkile 5 1662214673719
Hirugarren denbora Zizurkile 2 1662214672003
Hirugarren denbora Zizurkile 3 1662214672532
Hirugarren denbora Zizurkile 4 1662214673139
Hirugarren denbora Zizurkile 1 1662214670973
Hirugarren denbora Zizurkile 6 1662214674305
Hirugarren denbora Zizurkile 7 1662214674891
Hirugarren denbora Zizurkile 8 1662214675470
Hirugarren denbora Zizurkile 9 1662214675989
Hirugarren denbora Zizurkile 10 1662214676508

Lau taldek hartu dute parte Melokotoi errugbi topaketan, eta ondoren hirugarren denbora jokatu dute Joxe Arregi plazan.

Melokotoi errugbi topaketa hartu du laugarrenez Zizurkilek. Udalak, Danena elkarteak, festa batzordeak eta Bera Bera taldeak antolatutako ekimenak errugbia eskualdean sustatzea du helburu, eta gaurkoan, lau talde elkartu dira: Iruñeko La Unica, Hernani, Bera Bera eta Ordizia. Hendaiako taldeak ere parte hartu ohi du normalean, eta gaur ere bertan egotekoak ziren, baina, azkenean ezin izan dute etorri.

Errugbi talderik ez duen eskualde bakarretakoa da Tolosaldea, eta hain justu, kirol hau ezagutarazi, eta bertako jendea animatzea du xede topaketak.

Topaketaren beste helburuetako bat lagunarteko giroa sortzea da, izan ere, goizean izan den topaketaren ostean, hirugarren denborarekin jarraitu dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Partidaren ostean bertako taldeak gonbidatuta egin ohi den jan-edanari deitu ohi zaio hirugarren denbora errugbian, eta zizurkildarrek prestaketa ederra egin dute. 90 lagun inguru elkartu dira bazkarian, eta ondoren musika eta dantza izango dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, giro ederra sortu ohi da, bai bazkarian, bai eta bazkalostean ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!