Zizurkil Herriguneko jaiak 2022

Abentura betean murgilduta

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 15a

Zizurkilen Ama Birjin Eguna ospatzen ari dira gaur, eta goizeko lehen orduetan haurrak izan dira protagonista. Jolas ezberdinetan aritzeko aukera izan dute Mattin Gizarte Abentura elkarteko kideen eskutik.

Behin jolasak amaituta, meza nagusia egin dute elizan, eta ondoren hamaiketakoa izan da erretirodunentzat. Bazkal aurretik herri kirol erakustaldia egin dute Jon Irazuk, Joseba Otaegik eta Malen Barrenetxeak aizkoran, eta Imanol Royo Lartainek harri-jasotzen. Arratsaldean, dantzariak, sagardo dastaketa eta bertso saio nagusia izango dira, besteak beste:

  • 18:00. Alurr dantza taldearen Itsas lapurrak dantza ikuskizuna plazan.
  • Ondoren. Sagardo dastaketa, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
  • 23:00. Bertsolarien saio nagusia. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Haritz Mujika.
  • Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!